Mujikak Hondarribia-Irunen jarraituko du
Emakumezkoen saskibaloi denboraldia hasteko asko falta bada ere, Hondarribia-Irunek Pepelu Mujika eta Anne Peña taldean jarraituko dutela erabaki du. Mujika taldeko entrenatzailea izango da beste urte betez, eta Anne Peñak ere, laguntzaile lanetan ja...
Emakumezkoen saskibaloi denboraldia hasteko asko falta bada ere, Hondarribia-Irunek Pepelu Mujika eta Anne Peña taldean jarraituko dutela erabaki du. Mujika taldeko entrenatzailea izango da beste urte betez, eta Anne Peñak ere, laguntzaile lanetan jarraituko du. Berrikuntza bat izango da, izan ere, Thania Quintero, jokalaria izateaz gain, taldeko prestatzaile fisikoa izango baita. Bestalde, Ana Suarez, Marina Ferragut eta Katja Bavendam ez dira datorren denboraldian izango.