9 urteko kartzela zigorra eskatu dute begirale bat jipoitzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak 9 urteko kartzela zigorra eskatu du bi gazterentzat ustez Errenteriako harrera etxe bateko begirale bat jipoitzegatik. Bi gazte horiek ustez babespeko hainbat adingabekorekin batera jipoitu zuten begiralea. Fiskaltzak, gainera, 7....
Gipuzkoako Fiskaltzak 9 urteko kartzela zigorra eskatu du bi gazterentzat ustez Errenteriako harrera etxe bateko begirale bat jipoitzegatik. Bi gazte horiek ustez babespeko hainbat adingabekorekin batera jipoitu zuten begiralea. Fiskaltzak, gainera, 7.000 euroko kalte ordaina ere eskatu du, oraindik dituen ondorioak direla eta.
2009ko azaroan gertatu zen. 23.00ak aldera Medixka zentroko begiralea konturatu zen bertan bizi ziren gazte batzuk falta zirela, eta egoitza inguruan miatzen aritu zen. Negutegira iritsi zenean han aurkitu zituen bi gazteak disolbatzailea arnasten, eta bere jokabideagatik azalpenak eskatu zienean bi gazteak beste lau adin txikikorekin batera modu bortitz eta agresiboan erantzun zutela salatu du fiskaltzak.Biktimak 183 egunez egon zen bajan.
Fiskaltzaren arabera, 2.000 euro ere eraman zituzten gazteek zentrotik.