Eyssari plenoaren erabakia kontuan hartzeko eskatu diote TAOko langileek
Eyssa enpresari Irungo aurreko Udalbatzak erabakitakoa kontuan hartzeko eskatu diote TAOko eta garabietako langileek. Irunen aparkaleku mugatu zerbitzua eta garabiak kudeatzen ditu Eyssak. Hala, Irungo Udalak Eyssari eskatu zion Irungo langileekin lan hitzaremanaren gainean negoziatzeko: langileek salatu dute enpresak ez duela negoziatzeko asmorik, eta “behin eta berriz udal ordezkarien erabakiei muzin” egiten diela. Euren egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten Irungo TAO eta garabietako langileek larunbat eguerdian, San Juan plazan, udaletxearen atarian, ELA sindikatuaren ekimenez. Udalbatza berria eratuko zela baliatu nahi zuten langileek euren egoera berriz ere salatzeko. Isila izan zen elkarretaratzea, «kargu hartzea ez oztopatzeko». Kaleratzeak ELA sindikatuak jakinarazi du hamar langileri oharra bidali diela Eyssa enpresak “falta larriak” leporatuz. Oharrean agertzen denez, greban ez dauden langileak iraintzeagatik bidali diete oharra. Hala, ELAtik esan dute “litekeena” dela hamar langile horiek kaleratzea: “Eyssak lan gatazka konpontzeko duen modua greban dauden langile ia guztiak kaleratzea da”. ELAren arabera, langileak «oraindik» lan hitzarmena negoziatzeko prest daude.
Eyssa enpresari Irungo aurreko Udalbatzak erabakitakoa kontuan hartzeko eskatu diote TAOko eta garabietako langileek. Irunen aparkaleku mugatu zerbitzua eta garabiak kudeatzen ditu Eyssak. Hala, Irungo Udalak Eyssari eskatu zion Irungo langileekin lan hitzaremanaren gainean negoziatzeko: langileek salatu dute enpresak ez duela negoziatzeko asmorik, eta “behin eta berriz udal ordezkarien erabakiei muzin” egiten diela.
Euren egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten Irungo TAO eta garabietako langileek larunbat eguerdian, San Juan plazan, udaletxearen atarian, ELA sindikatuaren ekimenez. Udalbatza berria eratuko zela baliatu nahi zuten langileek euren egoera berriz ere salatzeko. Isila izan zen elkarretaratzea, «kargu hartzea ez oztopatzeko».
Kaleratzeak
ELA sindikatuak jakinarazi du hamar langileri oharra bidali diela Eyssa enpresak “falta larriak” leporatuz. Oharrean agertzen denez, greban ez dauden langileak iraintzeagatik bidali diete oharra. Hala, ELAtik esan dute “litekeena” dela hamar langile horiek kaleratzea: “Eyssak lan gatazka konpontzeko duen modua greban dauden langile ia guztiak kaleratzea da”.
ELAren arabera, langileak «oraindik» lan hitzarmena negoziatzeko prest daude.