Hondarribiko blues jaialdiko kontzertu guztiak doan izango dira, seigarren urtez
Hiru aste barru hasiko da Hondarribia Blues Festival (HBF). Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta uztailaren 7an (osteguna) hasiko da, uztailaren 10a arte (igandea). Denbora gutxian nazioartean oihartzun handia lortu du ekimenak, eta horregatik munduko eta hurbilagoko blues artista garrantzitsuak iritsiko dira Hondarribira. Beste urte batez, antolatzaileek esan dute kontzertuak doan izateko “helburu konplikatua” lortu dutela, eta gorantz doan bideari jarraituz seigarren ekitaldi honetan “luxuzko kartela” osatu dute, antolatzaileen arabera. Ondoko zerrendan dago egitaraua. Jaialdia blues panoraman zegoen hutsunea betetzeko jaio zen: blues kultura zabaldu eta entzulegoari musika mota hori hurbilarazteko, taldeen eta musikaren arteko eraginaren bitartez. Hala, uztailaren 7tik 10era musika beltza Hondarribiko txoko guztietan entzuteko aukera izango da: Bentan, Apezpiku plazan, Arma plazan edo kirol portuko agertoki finkoetan, baita kaleetan ere. Aurten, gainera, hainbat musika taldetako musikariak elkartuko dituen Hondarribia Crossroads gunea izango da, musika estilo berbera, bluesa, beraien artean partekatzeko. Memphisera bidean Aurtengo berritasunik nabarmenetakoa da HBFk martxan jarriko duen Road to Memphis lehiaketa. Parte hartzaileak Euskal Herriko blues taldeak izango dira, eta garaileek Memphiseko International Blues Challenge (IBC) jaialdian parte hartzeko hegazkin txartelak eta hotel erreserba jasoko dituzte. IBC mundu guztiko blues taldeek parte hartzen duten lehiaketa da. Memphisko Beale Street kale famatuko klubetan jo ohi [...]
Hiru aste barru hasiko da Hondarribia Blues Festival (HBF). Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta uztailaren 7an (osteguna) hasiko da, uztailaren 10a arte (igandea).
Denbora gutxian nazioartean oihartzun handia lortu du ekimenak, eta horregatik munduko eta hurbilagoko blues artista garrantzitsuak iritsiko dira Hondarribira. Beste urte batez, antolatzaileek esan dute kontzertuak doan izateko “helburu konplikatua” lortu dutela, eta gorantz doan bideari jarraituz seigarren ekitaldi honetan “luxuzko kartela” osatu dute, antolatzaileen arabera. Ondoko zerrendan dago egitaraua.
Jaialdia blues panoraman zegoen hutsunea betetzeko jaio zen: blues kultura zabaldu eta entzulegoari musika mota hori hurbilarazteko, taldeen eta musikaren arteko eraginaren bitartez. Hala, uztailaren 7tik 10era musika beltza Hondarribiko txoko guztietan entzuteko aukera izango da: Bentan, Apezpiku plazan, Arma plazan edo kirol portuko agertoki finkoetan, baita kaleetan ere.
Aurten, gainera, hainbat musika taldetako musikariak elkartuko dituen Hondarribia Crossroads gunea izango da, musika estilo berbera, bluesa, beraien artean partekatzeko.
Memphisera bidean
Aurtengo berritasunik nabarmenetakoa da HBFk martxan jarriko duen Road to Memphis lehiaketa. Parte hartzaileak Euskal Herriko blues taldeak izango dira, eta garaileek Memphiseko International Blues Challenge (IBC) jaialdian parte hartzeko hegazkin txartelak eta hotel erreserba jasoko dituzte.
IBC mundu guztiko blues taldeek parte hartzen duten lehiaketa da. Memphisko Beale Street kale famatuko klubetan jo ohi dute taldeek lau egunez, blues munduan dauden eragile garrantzitsuenen aurrean. Askoren ustez, Memphis da blues musika estiloaren hiriburua.
Johnny Winter sarituko dute
John Dawson edo Johnny Winter blues eta rock gitarra jotzaile estatubatuar historikoak jasoko du aurten Hondarribia Blues Festivalek ematen duen ohorezko saria. Urtero ematen diote saria musikari ezagun bati.
Egitaraua
Uztailak 7, osteguna
- Benta agertokian. 21:30ean, Belceblues; 22:30ean, Girls With Guitars Dani Wilde; Samantha Fish, Cassei Taylor eta 00:00etan, Johnny Winter.
Uztailak 8, ostirala
- Carlsberg agertokian. 20:00etan, Chino And The Big Bet.
- Schuss agertokian. 20:00etan, Txus Blues&Jose Bluefingers.
- Benta agertokian. 21:30ean, Deferre; 22:30ean, Chris James And Patrick Rynn eta 00:00etan Elvin Bishop.
Uztailak 9, larunbata
- Blues Villagen. 13:00etan, herri barbakoa, eta 14:00etan Mingo Balaguer & The Blues Intruders.
- Gipuzkoa plazan. 18:00etan, kontzertu pedagogikoa, Patrick Rynn & Chris James-ekin.
- Zuloaga Etxean. 18:00etan, Desde la cuneta. Viendo pasar a Robert Johnson Manuel Lopez Poyren hitzaldia, gitarran Hernan Senrak lagunduta.
- Carlsberg agertokian. 20:00etan, Shawn Pittman.
- Schuss agertokian. 20:00etan, Girls With Guitars Dani Wilde, Samantha Fish eta Cassei Taylor.
- Benta agertokian. 21:30ean, Txus Blues eta Jose Bluefingers; 22:30ean, The Manish Boys eta 00:00etan, Lucky Peterson.
Uztailak 10, igandea
- Blues Villagen. 11:30ean, kontzertu pedagogikoa Belceblues-ekin; 13:00etan, herri barbakoa eta 14:00etan, Nico Wayne Toussaint.
- Carlsberg agertokian. 19:00etan, Raimundo Amador eta Los Insolventes.
- Benta agertokian. 22:00etan, Hondarribia Crossroads.
- Blues Villagen. 01:00etan, Pro Jam Session jaialdiaren seigarren edizioaren amaiera artistekin.