Musika eskolak bi kontzertu emango ditu
Bihar arratsaldean, Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek bi kontzertu emango dituzte, ikasturte bukaerako emanaldien barruan. Lehenengoa, Esther Barandiaranen pianoko ikasleek emango dute, 18:30etik aurrera, Paradorean, eta bigarren kontzertua aldiz, ...
Bihar arratsaldean, Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek bi kontzertu emango dituzte, ikasturte bukaerako emanaldien barruan. Lehenengoa, Esther Barandiaranen pianoko ikasleek emango dute, 18:30etik aurrera, Paradorean, eta bigarren kontzertua aldiz, eskolako ikasle zaharrenek emango dute, eta Zuloaga Etxean izango da, 19:00etatik aurrera.