Tximeletaren ikasturte bukaerako jaia, 20an
Lehenengo ikastetxeetan egin zituzten ikasturte bukaerako jaialdiak gimnastika erritmikoa ikasten duten haurrek eta gaztetxoek. Elizalde Herri Eskolan maiatzaren 15ean erakutsi zituzten Tximeletako kideek ikasturtean ikasitakoak. Hil honen 5ean Haurtza...
Lehenengo ikastetxeetan egin zituzten ikasturte bukaerako jaialdiak gimnastika erritmikoa ikasten duten haurrek eta gaztetxoek. Elizalde Herri Eskolan maiatzaren 15ean erakutsi zituzten Tximeletako kideek ikasturtean ikasitakoak. Hil honen 5ean Haurtzaroko ikasleen txanda izan zen. Orain, astelehenean —hilaren 20an—, hurbildu nahi duten herritarrei erakutsi diete urte osoan zehar ikasi dutena, arratsaldean Elorsoro kiroldegian.