Hondartzako informazioa web gunean jarriko dute
Hondartzari buruzko informazioa eskainiko dute Udaleko web orrian. Horrela, erabiltzaileek hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Aurten, Hondarribiko hondartzak bandera urdina eta berdea izango du. &...
Hondartzari buruzko informazioa eskainiko dute Udaleko web orrian. Horrela, erabiltzaileek hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute.
Aurten, Hondarribiko hondartzak bandera urdina eta berdea izango du. “Hondartzako aparkalekuen tarifak, aldagelen tarifak edo hondartzak duen ingurumen kalitate edo politika ikus daitezke bertan” esan du Juan Mari Altunak, Jarduneko alkateak. Udak aurrera egin ahala, informazio gehiago sartuko dute; hondartzako ekintza sozial, ludiko eta kirol jarduerak…
Aparkalekuan aldaketa
Futbol zelaiko atzeko aldea aurten ez da aparkaleku izango, orain TAO eremua da, eta hori dela eta, ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da, lehen 24 ordukoa zen. Joan den urtean TAO eremuan 103.175 ibilgailuk aparkatu zuten.