Sei domina Espainiako aulki mugikorrean
Iragan asteburuan jubenil eta seniorrek Espainiako aulki mugikorreko txapelketan parte hartu zuten Sevillan, eta Hondarribia Arraun Elkartea izan da domina gehien eskuratu dituen taldea, 6 guztira. Urrea, bikoa lemazain gabe absoluto neskentzat izan d...
Iragan asteburuan jubenil eta seniorrek Espainiako aulki mugikorreko txapelketan parte hartu zuten Sevillan, eta Hondarribia Arraun Elkartea izan da domina gehien eskuratu dituen taldea, 6 guztira. Urrea, bikoa lemazain gabe absoluto neskentzat izan da. Zilarra, zortzikoa absoluto neskentzat eta laukoa jubenil mutilentzat. Eta brontzea, bikoa lemazain gabe jubenil neskentzat, laukoa couple jubenil neskentzat eta zortzikoa jubenil mutilentzat.
Denboraldiko azken estropada
Aulki mugikorreko denboraldiko azken estropada infantil eta kadeteen Espainiako txapelketa izango da, Castrelo do Miñonen (Galizia) uztailaren 10etik 12ra.