Izaskun Zubizarreta irabazle, Camille Extreme lehian eta Euskadiko Txapelketan
Camille Extreme lasterketa jokatu zuten igandean Izaban (Nafarroa). Walter Becerrak gizonetan eta Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak emakumeetan, irabazi zuten proba, eta, bide batez, Euskadiko Txapelketa. Emakumeetan, Izaskun Zubizarretak ia hamar minutu atera zizkion bigarren postua eskuratu zuen Aitziber Ibarbiari. Hirugarrena, berriz, Isabel Sanjuan izan zen, Zubizarreta baino 12 minutu beranduago. Camille Extreme probako zazpigarren aldia izan zen igandekoa. Eta horrez gain, Euskadiko Federazioak, Euskadiko Txapelketako proba gisa ere aukeratu zuen. Txapelketa horri dagokionez, ez zen aldaketarik izan, sailkapena Camille Extreme probakoaren berdina izan zen: Walter Becerrak jantzi zuen txapela gizonetan, eta Izaskun Zubizarretak emakumeetan. Oiartzuarrak dagoeneko buruan hurrengo proban jarri du. Igande honetan jokatuko du, Xoxotera III. Igoera Bertikala (Azpeitian). Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen du, eta 10:00etan hasiko da.
Camille Extreme lasterketa jokatu zuten igandean Izaban (Nafarroa). Walter Becerrak gizonetan eta Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak emakumeetan, irabazi zuten proba, eta, bide batez, Euskadiko Txapelketa.
Emakumeetan, Izaskun Zubizarretak ia hamar minutu atera zizkion bigarren postua eskuratu zuen Aitziber Ibarbiari. Hirugarrena, berriz, Isabel Sanjuan izan zen, Zubizarreta baino 12 minutu beranduago.
Camille Extreme probako zazpigarren aldia izan zen igandekoa. Eta horrez gain, Euskadiko Federazioak, Euskadiko Txapelketako proba gisa ere aukeratu zuen. Txapelketa horri dagokionez, ez zen aldaketarik izan, sailkapena Camille Extreme probakoaren berdina izan zen: Walter Becerrak jantzi zuen txapela gizonetan, eta Izaskun Zubizarretak emakumeetan.
Oiartzuarrak dagoeneko buruan hurrengo proban jarri du. Igande honetan jokatuko du, Xoxotera III. Igoera Bertikala (Azpeitian). Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen du, eta 10:00etan hasiko da.