Miniaturazko sukaldaritza zuzenean egingo dute Itsas Etxeko auditorio berrian
`Euskadi Dastatu´ IV. Pintxo Txapelketa urriaren 3tik 5era egingo dute Hondarribiko Itsas Etxeko auditorio berrian. Bertako instalazioetan, sukaldariek haien pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek hartu ahal iz...
`Euskadi Dastatu´ IV. Pintxo Txapelketa urriaren 3tik 5era egingo dute Hondarribiko Itsas Etxeko auditorio berrian. Bertako instalazioetan, sukaldariek haien pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek hartu ahal izango dute parte, baldin eta taberna badute eta pintxoak eskaintza jarria badute. Parte hartzaileek pintxo bakarra aurkeztuko dute lehiatzeko.
Txapelketan parte hartzeko epea ireki dute eta irailaren 15a arte zabalduko dute; izena ematea dohainik da, eta gainera parte hartzaile guztiek Hondarribiko hotel batean gau bat izango dute dohainik, eta horrez gain elkartasun afari bat egingo dute guztiekin. Izen emateak helbide elektroniko honetara bidalita egin daitezke: noticias@campeonatodepintxos.com.
Txapelketari buruzko liburua
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak (ekitaldiaren antolatzailea) aurreko hiru urteetan bezala aurten ere seigarren txapelketari buruzko liburua argitaratuko du; bertan pintxoen argazkiak eta errezetak, sortzaileen argazkiak, eta pintxoak dastatu ahal izango diren establezimenduen kokapena azalduko dira. Parte hartzaile guztiek finalisten diploma, trofeo eta sariez gain liburuaren ale bat jasoko dute.
Auditorio berria
`Euskadi Dastatu´ Txapelketa Hondarribiko Itsas Etxeko auditorio berrian egingo dute; berez abuztuan inauguratuko dute eta 450 lagun eserita edukitzeko edukiera dauka.