Lurlan feria egingo dute bihar
Bihar larunbata Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, 9:00etatik 14:00etara Lurlan feria egingo dute. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da. “Bertar...
Bihar larunbata Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, 9:00etatik 14:00etara Lurlan feria egingo dute. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da. “Bertaratzen direnek aukera paregabea izango dute hainbat eraldatutako baserriko produktu ezberdin ikusi eta erosteko” esan du Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zinegotziak.
Ondorengo produktuak izango dira: behi esnearekin eginiko esnekiak (gazta, jogurtak, edateko jogurtak…), txerrikiak, ahuntz gazta, ahatekiak, Euskolabel eztia, behi haragia, pastak, Vianako enbutidoak, Erronkariko gazta eta Idiazabalgo ardi gazta, besteak beste.
“Azokaren helburua bertako baserriko produktuen salmenta bideak sustatzea da, salmenta puntu izateaz gain, produktuen promozio eta erakusketa gune bihurtu nahi dugu. Abuztuaren 6an eta irailaren 3an errepikatuko dira azokak” bukatu du Berrotaranek.