Iaz baino datu okerragoak jaso ditu aire neurgailuak lehen sei hilabeteetan
Lezoko airearen kalitatea iazkoa baino okerragoa da 2011ko lehen sei hilabeteetan. Hala jaso du Polentzarrene kalean dagoen aire neurgailuak. Hamar mikrako diametroa baino gutxiago neurtzen duten material partikulatuak (PM10)dira Lezon kutsadura arazo gehien sortzen dituztenak. 102/2011 Errege Dekretuaren arabera, urtean gehienez 35 aldiz gainditu daiteke 50 mikragramo metro kubikoko eguneko batezbesteko PM10 kontzentrazioa. Iaz hamar egunetan gainditu zen kopurua, eta aurtengo lehenengo sei hilabeteetan hamabost aldiz gainditu da. Batez besteko PM10aren kopurua ere igo egin da. Iaz 25 mikragramo m3-ko izan zen batez bestekoa, eta aurten 30era iristen ari dira. Gehienezko kopurua 40 mikrogramokoa. Leire Beteta Ingurumen teknikariak azaldu duenez, Pasaiako Portuko zamalanek sortzen dute aire kutsadura gehien. Merkantzien karga eta deskarga lanak sortzen du hori, batez ere txatarraren manipulazioak, hauts partikula ugari botatzen baitu airera. Hala ere, aurtengo datuak ez dira 2002 eta 2005 urteen artekoak bezain larriak. Epe horretan “nabarmen” gainditu zuten muga. Datuak, webgunean Lezoko aire kutsaduraren datuak udalaren webgunean (www.lezo.net) ikus daitezke. Bertan, Zerbitzuak atalera jo behar da, eta hor Ingurumena Sailaren atalean sartu. Bertan lotura bat dago aire kutsaduraren datuak erakusten dituena. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du webgunea, Polentzarrene kaleko aire neurgailua bezala. Datuetara doan loturaz gain, 102/2011 Errege Dekretua ere kontsulta daiteke. Errege dekretu horrek [...]
Lezoko airearen kalitatea iazkoa baino okerragoa da 2011ko lehen sei hilabeteetan. Hala jaso du Polentzarrene kalean dagoen aire neurgailuak.
Hamar mikrako diametroa baino gutxiago neurtzen duten material partikulatuak (PM10)dira Lezon kutsadura arazo gehien sortzen dituztenak. 102/2011 Errege Dekretuaren arabera, urtean gehienez 35 aldiz gainditu daiteke 50 mikragramo metro kubikoko eguneko batezbesteko PM10 kontzentrazioa. Iaz hamar egunetan gainditu zen kopurua, eta aurtengo lehenengo sei hilabeteetan hamabost aldiz gainditu da.
Batez besteko PM10aren kopurua ere igo egin da. Iaz 25 mikragramo m3-ko izan zen batez bestekoa, eta aurten 30era iristen ari dira. Gehienezko kopurua 40 mikrogramokoa. Leire Beteta Ingurumen teknikariak azaldu duenez, Pasaiako Portuko zamalanek sortzen dute aire kutsadura gehien. Merkantzien karga eta deskarga lanak sortzen du hori, batez ere txatarraren manipulazioak, hauts partikula ugari botatzen baitu airera.
Hala ere, aurtengo datuak ez dira 2002 eta 2005 urteen artekoak bezain larriak. Epe horretan “nabarmen” gainditu zuten muga.
Datuak, webgunean
Lezoko aire kutsaduraren datuak udalaren webgunean (www.lezo.net) ikus daitezke. Bertan, Zerbitzuak atalera jo behar da, eta hor Ingurumena Sailaren atalean sartu. Bertan lotura bat dago aire kutsaduraren datuak erakusten dituena. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du webgunea, Polentzarrene kaleko aire neurgailua bezala.
Datuetara doan loturaz gain, 102/2011 Errege Dekretua ere kontsulta daiteke. Errege dekretu horrek Europako Batasunak duela hiru urte egin zuen zuzentaraua jasotzen du. Gaiaren gaineko aurreko errege dekretu guztiak indargabetu ditu berriak.Horrela, araudia sinplifikatu egin dute, kutsatzaile mota guztiak bildu baitituzte bertan.
Betetak nabarmendu du “garrantzitsua” dela herritarrek informazioa jasotzea, eta herritarrek hori jasotzeko administrazio publikoak dituen betebeharrak zehaztu dituzte www.lezo.net webgunean.