Real Union, Osasuna eta Betis, Sport Mundiren alde
Osasuna eta Betis futbol taldeak ariko dira, etxeko Real Unionekin batera, astelehenean Stadium Galen jokatuko den triangularrean. 45 minutuko partidak jokatuko dituzte, denek denen kontra. 19:30ean hasiko dira lehiak. Bazkide izan ala ez, sarrera baka...
Osasuna eta Betis futbol taldeak ariko dira, etxeko Real Unionekin batera, astelehenean Stadium Galen jokatuko den triangularrean. 45 minutuko partidak jokatuko dituzte, denek denen kontra. 19:30ean hasiko dira lehiak. Bazkide izan ala ez, sarrera bakarra jarri dute, 10 eurotan. Etekinak Sport Mundirentzat izango dira, Bidasoko gobernuz kanpoko erakundeak Haitin abian dituen proiektuetarako. Aurredenboraldian lehen aldiz ikusi ahal izango dute zaleek Real Union.