Udal langileak direla esan eta iruzur egiten aritu dira
Udaletik ohartarazi dutenez, adineko hainbat bizilagunek euren burua udal langiletzat aurkeztu duten zenbait lagunen bisita jaso dute etxean azken asteotan. Iruzurgileek beren eguneroko ohituren gainean galdetu diete adinekoei, eta ondoren hainbat lapu...
Udaletik ohartarazi dutenez, adineko hainbat bizilagunek euren burua udal langiletzat aurkeztu duten zenbait lagunen bisita jaso dute etxean azken asteotan. Iruzurgileek beren eguneroko ohituren gainean galdetu diete adinekoei, eta ondoren hainbat lapurreta kasu izan dira. Donostian ere gertatu dira antzekoak. Udalak ukatu du aipatu pertsonak udal langileak direnik eta halakoen aurrean mesfidati jokatzeko eskatu die herritarrei. Etxeko bisitak aurrez hitzartu ohi dira adinekoekin