Bigarren argazki lehiaketa deitu du Nicolas Gerendiain elkarteak
Frankismoaren ondorioak goiburupean II. argazki lehiaketa errepublikarra antolatu du Nikolas Gerendian elkarteak. Ikur frankisten erreferentzia egiten duten ikurrak bildu nahi dituzte: monumentoak, plakak, margoak… Bi maila ezarri dituzte, bat Bi...
Frankismoaren ondorioak goiburupean II. argazki lehiaketa errepublikarra antolatu du Nikolas Gerendian elkarteak. Ikur frankisten erreferentzia egiten duten ikurrak bildu nahi dituzte: monumentoak, plakak, margoak… Bi maila ezarri dituzte, bat Bidasoaldean eginiko argazkientzat (Nafarroa barne), eta beste bat Euskal Herri osoko irudientzat. Urriaren 10ean amaitzen da lanak aurkezteko epea.
Edozein argazkilarik har dezake parte, eta aurkeztutako argazkia non egina den adierazi behar da. Informazio gehiago behar duenak Nicolas Gerendiain elkarteko
webgunea bisitatu dezake.