Jostailuak trukatzeko azoka egiten ari dira Zabaltza plazan
Aurinko Hezkuntza Eskolak jostailuak trukatzeko azoka antolatu du Zabaltza plazan gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez. Haurrek bertan, erabiltzen ez dituzten joko eta jostailu zaharrak utzi, eta trukean beste batzuk hartzeko aukera dute. 10:00etan muntatu dute erakustokia eta ordubete baino lehenago mahaia jostailuz gainezka zegoen. Aurinkoko Itsasok aitortu digunez, “gehienek gauza asko ekarri eta bat edo bi eramaten dituzte”. Holakoak antolatu dituztenean jostailu asko pilatu dituztela esan digu, eta horiek gero eskoletan banatzen dituzte. Bihar ere Zabaltza plazan egongo dira, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpirak arte. Informazio gehiago behar duenak Aurinkoren webgunea bisitatu dezake.
Aurinko Hezkuntza Eskolak jostailuak trukatzeko azoka antolatu du Zabaltza plazan gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez. Haurrek bertan, erabiltzen ez dituzten joko eta jostailu zaharrak utzi, eta trukean beste batzuk hartzeko aukera dute. 10:00etan muntatu dute erakustokia eta ordubete baino lehenago mahaia jostailuz gainezka zegoen. Aurinkoko Itsasok aitortu digunez, “gehienek gauza asko ekarri eta bat edo bi eramaten dituzte”. Holakoak antolatu dituztenean jostailu asko pilatu dituztela esan digu, eta horiek gero eskoletan banatzen dituzte.
Bihar ere Zabaltza plazan egongo dira, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpirak arte. Informazio gehiago behar duenak Aurinkoren webgunea bisitatu dezake.