Zabaldu dute AP-8 autobidea Errenteria parean
Kamioi batek artaziarena egin du Errenteria parean eta auto ilarak srotu dira
Goizeko 6:30ak aldera kamioi batek artaziarena egin du AP-8 autobidean Errenteria parean, eta Donostiarako norabideko hiru bideetatik bi itxi behar izan dituzte. Istripuan ez da zauriturik izan baina bi kilometroko auto ilarak sortu dira.Ertzaintzark jakinarazi duenez, goizeko 9:00etan kamioia eraman eta Bilborako norabidean itxita zeuden bi bideak zabaldu dituzte.