Adingabekoen aurrean exhibizionismoa egiteagatik atxilotu dute gizon bat
Errenteriako Ertzain Etxeko agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten pasa den asteazkenean Gipuzkoan adingabekoen aurrean exhibizionismo eta sexu probokazio delituak egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, delitu horiek bideo eta argazki pornograf...
Errenteriako Ertzain Etxeko agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten pasa den asteazkenean Gipuzkoan adingabekoen aurrean exhibizionismo eta sexu probokazio delituak egitea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, delitu horiek bideo eta argazki pornografikoen bidez egiten zituen. Ez dute zehaztu Gipuzkoako zein herritan atxilotu zuten gizona.
Ertzaintzatik gaineratu dutenez, ustez Tuenti sare sozialaren bidez jarri zen adingabekoekin harremanetan atxilotua. Hortik, sakelako telefono zenbakiak atera, eta sms mezu bidez argazki eta bideo pornografikoak bidaltzen zizkieten adintxikikoei. Horrez gain, gizona nerabe bezala aurkezten zela esan dute, eta biktimei antzeko mezuak bidaltzeko eskatzen ziela.
Horren biktima izan zen adingabeko batek gertakizunak salatu zituen, bere gurasoek mezu horiek atzeman zituztenean. Handik aurrera, ikerketa bat jarri zuen martxan Ertzaintzak, eta hortik ondorioztatu dute atxilotua dela ustezko egilea. Epailearen aurrera eraman dute.