Erditze aurretik fisikoki prestatzeko ikastaroa
Haurdun dauden Errenteriako emakumeek erditzea aurreko prestaketa fisikoa egiteko aukera izango dute datozen hilabeteotan. Zehazki, haurdunaldiko 32. astetik aurrera praktikan jartzeko moduko ikastaroa da. Sei orduko iraupena du, eta lau saio egingo di...
Haurdun dauden Errenteriako emakumeek erditzea aurreko prestaketa fisikoa egiteko aukera izango dute datozen hilabeteotan. Zehazki, haurdunaldiko 32. astetik aurrera praktikan jartzeko moduko ikastaroa da. Sei orduko iraupena du, eta lau saio egingo dituzte ordu eta erdikoa bakoitza.Olatz Oliveri kiroldegiko fisioterapeutak zuzenduko ditu saioak.
Ikastaroan parte hartzeko Galtzaraborda kiroldegiko harrerara jo behar da. Patronatuko bazkideek 50 euro ordaindu behar dituzte, eta 60 euro, berriz, bazkide ez direnek. Informazio gehiago 943 44 96 90 telefono zenbakian lor daiteke.
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, haurdunaldiko garai horretarako egokiak diren ariketa fisikoak ikastea du helburu, erditzera egoera fisiko hobean iritsiz, eta erditze ondoren hobeto errekuperatzeko.
Haurdunaldiko azken fasean zaila izaten da postura egokiak hartzea, eta hain zuzen, horretarako baliagarria izango da ikastaroa. Ariketen bidez, bizkarrezur, hanka eta besoetako mugimenduak hobetzen laguntzen du. Abdominalak eta perineoa indartzeko ariketak ere egingo dituzte, eta horren bidez, odol zirkulazioa eta haurraren oxigenazio hobetzeko aukera dago.