Mugitruk azoka egingo dute igandean Zabaltzan
Truke azoka egingo dute igandean Zabaltza plazan, mugikortasun iraunkorrari lotutako materiala saltzeko: patinak, bizikletak, pultsometroak, maillotak… Interesdunek 943 49 22 15 telefono zenbakira hots egin dezakete. Saltokia jartzeagatik ez da e...
Truke azoka egingo dute igandean Zabaltza plazan, mugikortasun iraunkorrari lotutako materiala saltzeko: patinak, bizikletak, pultsometroak, maillotak… Interesdunek 943 49 22 15 telefono zenbakira hots egin dezakete. Saltokia jartzeagatik ez da ezer ordaindu behar; saltokia zaindu ezin dutenek ere utz ditzakete objektuak, 09:00etatik 10:00etara eramanda. Antolatzaileek salduko dituzte.