Joseba Mitxelena eta Jesus Mari Ruiz oiartzuarrak saritu dituzte euren konpostagatik
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, etxean egindako konpost lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Gipuzkoako 53 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta lehen hiru sarietatik bi Oiartzunera etorri dira. Joseba Mitxelenak irabazi du le...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, etxean egindako konpost lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Gipuzkoako 53 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta lehen hiru sarietatik bi Oiartzunera etorri dira.
Joseba Mitxelenak irabazi du lehenengo saria (1.000 euro) eta Jesus Mari Ruizek hirugarrena (500 euro). Bigarren saria Hernaniko Jose Mari Arandiarentzat izan da (750 euro).
Epaimahaikideen arabera, aurtengo lehiaketan maila handia erakutsi dute herritarrek, eta zaila izan zaie konpostarik onena aukeratzea.