Etzi, mutxikoak dantzatzeko aukera izango da Gaztelu Zahar pilotalekuan, goizeko hamaika eta erdietatik aurrera, ordubetez.
Etzi, Irun Hiria Musika Bandak kontzertua emango du Amaia Kultur Zentroan, 12:00etatik aurrera. Sarrera doan da.
Bihar Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketa jokatuko da Irunen, OLA Sagardotegian, LUMA aldizkariak antolatuta eta Irungo Udalaren babesarekin. Lehiakideek lau taula bete beharko dituzte, lehenengo hirurak egiteko 45 minutu izango dituzte eta finalekoa betetzeko ordubete: 10 x 10 laukiko taula kanporaketako I. saioan, 11 x 11 laukiko taula kanporaketako II. saioan, 12 x 12 laukiko taula finalaurrekoan, eta 15 x 15 laukiko taula finalean. Kanporaketako bigarren saioaren ondoan egingo da aurreneko bereizkuntza, hamasei lehiakide igaroko baitira finalaurreko saiora. Azkenik, lau lagunek hartuko du parte finalean. Lehiaketa amaituta, bazkaria izango da nahi duten guztientzat, gainera, animazioa ez da faltako: bertsolariak, trikitilariak, txaranga… 16:00ak aldera izango da sari-banaketa eta honekin bukatuko da txapelketa. Irabazleak txapela eta 350 euro jasoko ditu, bigarrenak 225 euro, hirugarrenak 120, eta laugarrenak 60. Bosgarrenetik hamaseigarrena arte geratzen direnentzat 20na euroko diru saria dago.
Bartzelona liderrak bisitatuko du bihar Artaleku, Eskubaloiko Zilarrezko Mailako hamaikagarren jardunaldian. Joan den asteburuan Kordoban Pozoblancoren aurka berdindu eta gero, Bartzelonari gauzak zail jartzen saiatuko dira Bidasoa Irun taldeko jokalar...
Bihar jokatuko dituzte Paleta Goma modalitateko XVII. Txingudi Trinkete Txapelketako final laurdenak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. Jaialdia goizeko 11:15ean hasiko da. Lehen Mailan bi bikote ageri dira faborito bezala, orain arte galdu gabekoak biak: Larrarte-Santesteban (Ramuntxo) eta Sorzabalbere-Arrospide (Kurpil Kirolak). Lehen B Mailan Vila-Irigoien eta Alvarez-Leunda bikoteak partidarik galdu gabe iritsi dira finalerdien atarira. Finalerdiak abenduaren 10ean jokatuko dituzte, eta finalak abenduaren 17an.
Larrun igotzen ospatzen dute Klub Atletiko Trintxerpeko txirrindulariek bazkideen eguna, eta modu horretan ematen diote hasiera denboraldiari. Lehengo igandean igo zuten. Hamaiketakoa egin ondoren, Maurice Labeberrik harrian sortutako eskulturak bisitatu zituzten.
Bihar, animazio filmak proiektatuko dituzte Mediatekan, 14:00etan eta 16:00etan.
Bihar, larunbata, eta etzi, igandea, txotxongilo ikuskizunak izango dira Mendi Zolan kulturgunean. Bihar, Hartz goxozalea ikuskizuna eskainiko du El Tenderete konpainiak, eta etzi, Leihotik mundura Kukubiltxo konpainiak. Bi ikuskizunak arratsaldeko...
Etzi, Mireia Pintoren (mezzosopranoa) eta Vladislav Bronevetzkyren (pianoa) kontzertua ikusteko aukera izango da. Amaia Kultur Zentroan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Mireia Pinto Luis Mariano Kantu Lehiaketako lehen ekitaldiko irabazlea izan z...
Antxotarrok Historia Mintegiak Pasai Antxoko musikariei keinua egin die gaur zabalduko duten erakusketan. Barrutiaren historiarekin estu lotuta dago musika Azaroak eta Antxotarrok Historia Mintegiak harreman zuzena dute. Pasaiako barrutiko eragileak zazpigarren erakusketa jarriko du abian gaur arratsean. Sanferminen inguruan eta negua sartzen denean antolatzen dituzte erakusketak mintegiko kideek, eta nola ez, aurten ere ez dute hutsik egin. Antxoko Musikariak izenburua jarri diote mostra berriari, gaur zabalduko dute, eta abenduaren 4ra arte ikus daiteke Kultur Etxeko areto nagusian. Antxoko musikaren historia bilduko du erakusketak. Horretarako, ehun argazki baino gehiago prestatu dituzte Antxotarrok Historia Mintegiko kideek. Argazkiak herritarrek utzitakoak dira, aurreko sei erakusketetakoak bezala: «Antxoko herritarrek eskuzabaltasun handia erakutsi dute Pasaiako fototeka handia osatzeko. Horretarako dei berezirik egin behar izan gabe, 112 antxotarrek utzi dizkigute argazkiak. Horiek denak omentzeko ere bada erakusketa hau, eta eredu horri esker, lagatzaile berriak irabazteko». Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, barrutiko txaranga eta fanfareak, sanferminetako peñak, Oskarbi… Partitura artean bizi izan diren antxotarren kronika da Kultur Etxean gaur zabalduko dutena. Antxoko plano zaharra Erakusketan, ordea, ez zaio bakarrik musikari keinua egingo. Izan ere, XX. mendearen hasierako Antxoko planoa ikusteko aukera izango dute ekimenarekin bat egingo dutenek. Historia Mintegiko kideen arabera, 1911. urte ingurukoa da plano hori [...]
Oiartzungo Udalaren 2012ko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratu dira. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna izango da datorren urteko udal egutegiaren gaia. Argazki lehiaketan jaso diren argazki guztien artean aukeratu dituzte hamabi argazki hauek parekidetasunaren inguruan ardurak dituzten hautetsiek (Miren Irigoien Berdintasun zinegotziak eta Aiora Perez de San Roman alkateak) eta herriko emakume taldeetako ordezkariek (Killirikupe eta Oiartzungo Emakume Taldea). Hamaika argazkilari oiartzuarren argazkiak aukeratu dituzte: Eihartze Aramendia Iparragirre; Allende Arnaiz Garmendia; Oier Etxebeste Madariaga; Ainara Lasa Perez; Lide Martiarena Labandibar; Aingeru Oiartzabal Ribera; Maider Olaizola Del Campo; Maitane Orkaizagirre Oiarbide; Amaia Puente Paisal; Ariane Retegi Uria eta Unai Samso Galarza (azken argazkilari honen bi argazki aukeratu ditu epaimahaiak). Hiru argazki onenek saria ere jasoko dute: Oiartzabalek, Orkaizagirrek eta Etxebestek ateratakoek, hain zuzen ere. Egutegia osatuko duten argazki guztiak ikusteko Gabonak arte itxoin beharko dute oiartzuarrek, etxez etxe orduan banatuko baita egutegia.
Emakumeenganako Bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna da gaur, eta horren harira, mobilizazioak daude deituta gaurko. Trintxerpen, indarkeriari buruzko hausnarketa egingo da, Emea eta Anitza sailaren film laburrak ikusi ondoren, Trintxerpeko Al...
Bi orduko lanuztea egin zuten lehengo asteazkenean Pasaiako Portuko lABeko zamaketariek. Lanuztearekin, “krisiaren aitzakiaz paiaratzen” ari diren erasoak salatu zituzten .