Za Horata Bulgariako aldizkariak Hondarribiari buruzko erreportaje zabala argitaratu du eta jaiak, tradizioak, hotelak, jatetxeak eta Hondarribiko txokorik interesgarrienak deskribatzen ditu. Za Horata, “jendearentzat” euskaraz, Bulgariako bizitzaz mintzatzen den aldizkaria da eta kultur, arte, bidai, kirol eta eguneroko albisteak lantzen dituzte, “jendeari axola zaiona” kontuan hartuta, azaldu du Yvaylo Haralampiev-ek, Espainian berriemaile den Bulgariako kazetariak. Mandragora Estudioko Unai Perez hondarribiarraren argazkiak dakar erreportajeak eta Hondarribiko leku eta momentu esanguratsuenak bildu dituzte. Aldizkaria 2005ean sortu zuten, Bulgariako prentsa idatzizko Standart egunkari garrantzitsuaren astekari gisa. 2011tik aurrera, Za Horata hilabetekari izatera pasa da, orri kopurua hirukoiztuz. 35.000 aleko tirada dauka eta irakurle zabalari zuzenduta dago. Za Horata interneten ere kontsulta daiteke, eta http://zahorata.com/news/306/1377 helbidean, Hondarribiko erreportajea irakur daiteke.
Allerru-Jaizkibelek Azpeitian jokatuko du etzi arratsaldean, 16:45etik aurrera, bertako kiroldegian. Allerru-Jaizkibelek garaipena eskuratu nahi du sailkapeneko azkeneko postuan dagoen taldearen kontra. Horrela, goiko postuetara begira jarri nahi dute, hiru puntuak eskuratuta. Zortzi partidaren ondoren hamar puntu eskuratu dituzte lezoarrek. Sailkapeneko zortzigarren postuan daude, liderrarengandik 11 puntura. Lezoko gizonen gainontzeko taldeek atsedenaldia izango dute asteburu honetan. Emakumeen futbol taldeak, aldiz, Mariño liderra jasoko du etzi arratsaldean Plazetan.
Gabonetako oporretan kirola egiteko aukera izango dute Lezoko haur eta gaztetxoek. Gabonak kirol udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute 8 eta 13 urte bitartean dituzten haurrek. Bi txanda egingo dituzte. Lehena hilaren 26an hasiko da, eta 31ra arte izango da. Bestea, urtarrilaren 2an hasiko da eta 5era arte iraungo du. Lehenengo astearen prezioa 40 eurokoa da, eta bigarrena, berriz, 32koa, Lezon erroldatua egonez gero. Kanpokoa izanez gero, 60 edo 48 euro ordaindu beharko dira. Goizetan egingo dituzte ekintzak, 09:00etatik 13:30era. Bekoerrota kiroldegian edota bertako pilotalekuan izango dira ekintzak. Hainbat kirol ezagutzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Horrela, eskubaloian, futbolean, hockeyan, ostiko beisbolean, saskibaloian, herri kiroletan, pilotan eta beste hainbat kiroletan aritu daitezke. Kirolaren ikasketei lotuta dauden ariketak eta jolasak ere egingo dituzte. Horrez gain, kirol jarduerekin lotutako heziketa ere landuko dute hainbat tailerretan: kirol etika, baloreak, zelaian edo kantxan izan beharreko jarrera, elikadura… Izena emateko Kutxaren 2101 0052 27 0012918959 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua. Ordain agiri hori aurkeztu behar izena emateko orriarekin. Kultura Sailean eman daiteke izena (goizez) edo Bekoerrota kiroldegian (goizez eta arratsaldez). Abenduaren 15era arte eman daiteke izena.
Pagoak bi festa bereezi antolatu ditu asteburutako. Bihar, neska disko jartzaileen txanda izango da: Furonia (Donostia), Nerea (Berriatua), Mimi (Frantzia) eta Yasemin (Frantzia). 00:00etan hasiko da festa eta sarrerak sei euro balio du, trago batekin....
Atzo egin zuten azaroari zegokion ohiko udalbatzarra. Bederatzi zinegotzi izan ziren udaletxeko areto nagusian: Bilduko zazpi eta EAJko bi. Beste hainbat gairen artean, hiru mozio onartu zituzten (pentsioei buruzko bestea —behean— ez zuten onartu)....
Rudy margolari nafarrak presentzia bikoitza izango du herrian hilabete honetan zehar. Izan ere, Petra Lekuona zaharren egoitzan dagoen erakusketaz gain, gaur beste bat jarriko du Garmendi txokolategian. Txokolategia irekita dagoen ordutegian bisitatu a...
Klink elkarteak “Kontsumo solidarioa” bularreko minbiziaren kontrako kanpaina berria martxan jarri du. Hainbat hornitzaileekin akordioak lortu ondoren, produktuetan deskontuak lortu dituzte, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratuko dute. Gainera, hilaren hamarrean Klink elkartean egingo duten bertso afarian lortutako dirua bularreko minbiziaren kanpainarako izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira bertan. 1.010 euro azaroan Klink elkarteak Hondarribiko behartsuenentzako azaroan egin duen “Zorioneko saltoak eman” kanpaina solidarioan bildutako 1.010 euroak eman zituen iragan astelehenean. Han izan ziren, Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotaran, eta Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalez. Eskerrak eman, eta behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten.
Datorren urteko aurrekontuen zirriborroa herritarrekin osatzen ari udalak: «Auzoetan, azalpen orokorrez gain, auzo bizitza indartzeko neurriak hartzeko proposamenak jaso nahi dira eta 2012an auzolanean proiektuak garatzeko egongo den partidaren berri ...
Petra Lekuonan geratzen diren azken mojak (lau) hilaren 10ean joango dira bertatik. Hala, etzirako agur ekitaldiak antolatu dituzte. Meza izango da 11:00etan Doneztebe parrokian, eta 12:00etan ekitaldi zibila egingo dute: omenaldia eta luntxa, horiek e...
Clownic antzerki taldeak Ticket antzezlana taularatuko du igandean Amaia KZn. Sarrera orokorrak 12 euro balio du, eta 65 urtetik gorakoentzat eta gazte txartela dutenentzat 8,40 euro. Ohiko lekuetan salgai daude: Servikutxa eta Telekutxan, irun.org eta...
Rudy margolari nafarrak olio erara egindako koadroak jarri zituzten Petra Lekuona zaharren egoitzan azaroaren hasieran. Abenduan ere erakusketa bera egongo da jarrita, hilaren 31ra arte, zaharren egoitzako erakusketa aretoan. 09:30etik 13:00etara eta 1...