Irungo eta Hondarribiako hotelek %58,6ko okupazioa eduki zuten 2011. urteko ekitaldian, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera. Hiru puntu gehiagoko okupazioa izan zuten beraz, 2010eko urtearekin alderatuta. Hala, hoteletan lo egindako gau kopurua 2010 ur...
Argentinako Chascomus herritik elkartasuna adierazi diete gazte auzipetuei. Duela bi aste ere elkartasun mezuak jaso zituzten Palestinatik.
Markez familiaren kaleratzea gelditzeko skatzea ahobatez onartu du plenoak
Martxoaren 1ean hasita eta hilabetez, Oarsoaldeko kirol guneetako abonatuek Errenteria, Lezo eta Oiartzungo igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute, zein herritakoak diren kontuan hartu gabe. Atzo Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian aurkeztutako programa pilotuaren bitartez, eskualdeko kirol zerbitzuak partekatzeko aukerak aztertu nahi dituzte. Ekimenak Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuetako, Trintxerpe kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuei eragiten die, eta erabili ditzaketen igerilekuak Errenteriako Galtzaraborda eta Fanderia, Oiartzungo Elorsoro eta Lezoko Altzate dira. Aurkezpenean adierazi zutenez, esperientziaren emaitzaren arabera ez dute baztertzen aurrerago ekimena errepikatzea, edo beste kirol azpiegitura zein jardueretara zabaltzea, ikastaroetara esaterako. Jose Manuel Ferradas Errenteriako Udaleko zinegotziaren arabera, programak «bide bati ekiteko borondatea» agertzen du: “Abiapuntua da, ez helmuga”. Pasaitarrentzat Amaia Esnarriaga pasaitarra pozik zegoen atzoko aurkezpenean, eta ez zuen ukatu pasaitarrak direla “gehien irabazten” dutenak, “Pasaia delako igerilekurik ez duen Oarsoaldeko herri bakarra”. Nolanahi ere, igerilekuekin hasitakoa beste instalazioetara zabaltzea buruan dutela gogoratu du Trintxerpeko alkateordeak. Zentzu berean mintzatu zen Jon Oihan Tello Oiartzungo Udaleko kirol ordezkaria: “Ezin genuen Pasaia kanpoan utzi, asmoa delako Oarsoaldean kirol jarduerak bateratzea”, esan zuen, eta Eskola Kirola jarri zuen adibide bezala. Oiartzuarrek ere martxoan asko izango dute irabazteko, larunbatetan Elorsoroko ordutegia murritzagoa delako. Hala, oiartzuarrek Lezoko eta Errenteriako igerilekuak erabili ahal izango [...]
Antton Abadiaren inguruko eguna antolatu dute Euskararen Hilabetearen baitan, larunbatean. Patri Urkizu eta Edurne Alegria izango dira bertako protagonistak, Antton Abadia zenarekin batera. Izan ere, Urkizuk Antton Abadiaren gaineko biografia argitarat...
Alebin Mailako taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten igandean Bekoerrota kiroldegian. Bertan, Lizeoko ikasle eta Donibane taldeko bi kidek urrezko domina lortu zuten: Maddi Lertxundik eta Lorea Etxabek, 34 eta 47 kiloz azpiko kategoriatan, hurre...
Larunbatean egindako Stock Azokan La Perlarako hiru sarrera zozkatu zituzten (bina irabazleko), eta bi errenteriarrek eta pasaitar batek irabazi dituzte: Oreretako Maria Angeles Gil Robles eta Mari Paz Andoñok eta Pasaiako Juan Jose Moranek.
Herrira bilguneak hartu du martxa pixkanaka, eta hirugarren bilera deitu du. Etzi izango da, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Presoen eta iheslarien alde lanean aritzeko herri bilgune irekia da herrira, eta herritar orok parte har dezake.
Martxoaren 5era arte eman daiteke izena; txapelketa martxoaren 9an, 16an eta 23an jokatuko dute tabernan I. Dardo Txapelketa antolatu dute Makutxo tabernan. Astelehena da izena emateko azkeneko eguna, eta martxoan zehar jokatuko dituzte partidak izena ...
Gazte Foruak Gouretten eskiatzeko irteera antolatu du martxoaren 10erako. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoek martxoaren 3a (larunbata) baino lehen eman behar dute izena. Gouretten bi modalitatetan aritu ahal izango dute: eskian edo snowean. Prezioa 35 eu...
Millas de oro para un navegante en solitario (Urrezko milak bakarkako nabigatzaile batentzat) Fermin Aramendiaren ikus-entzuneko lana berriz emango dute Zure abenturaren bila programaren baitan, ostegunean, Amaia KZn (19:30). Iragan urtarrilaren 12an aurkeztu zituen itsas bidaiak Aramendiak, eta oraingoan, errepikatzea egokitu zaio abentura zaleari. Horiek horrela, gaztearen bidaia izango du ardatz dokumentalak. Izan ere, itsasoetan zehar belaontzi txiki batean hiru urtez bidaitzen ibili ondoren, haren bizipenak azalduko ditu. Mediterraneotik Karibera Aramendiak Mediterraneoan hasi eta Kanaria Uharteetara, Cabo Verdera, Antlantikoa zeharkatzera, Karibera edota Azoresera besteak beste eramango ditu ikusleak. Hala, zerk eraman zuen gisa honetako bidai bat egitera ere azalduko du gazteak.