Maitasun gutun lehiaketaren sari banaketa eginen dute arratsaldean
Gaur, ostirala, Hendaia.com elkarteak antolaturiko euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketako sari banaketa eginen dute, Abbadia gazteluaren kaperan, 19:00etan. Euskararen Hilabetearen barruan antolaturiko ekintzetako bat izan zen lehiaketa. 13 urtetik gor...
Gaur, ostirala, Hendaia.com elkarteak antolaturiko euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketako sari banaketa eginen dute, Abbadia gazteluaren kaperan, 19:00etan. Euskararen Hilabetearen barruan antolaturiko ekintzetako bat izan zen lehiaketa. 13 urtetik gorako idazleek partehartu zezaketen eta aurtengo gaia Zailtasun frangoren gaindi… amodio aitortza! izan da. Lehiaketaren garaikurraz gain, irabazleak 200 euroko saria izanen du, eta bigarrenak eta lehen hendaiarrak 100 euro.
Gaurko ekitaldian gutun irabazleak irakurriko dituzte epaimahaiaren aurrean. Hendaia.com elkartetik aurreratu dutenez, “euskal idazle ospetsuz osaturiko epaimahaia” osatu dute, haien artean Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiako lehendakariordea.