Gurutze Gorriak lehen sorospen ikastaroa antolatu du Irungo egoitzan, 40 ordukoa. Ekainaren 4tik 19ra emango dute, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:20ra. Izena eman edo informazio gehiago lortzeko interesdunek 943 62 11 62 telefono zenbakira de...
Udalak ate irekietako jardunaldia antolatu du etzirako, larunbaterako, 11:00etatik 13:00etara, Istallaga-Dunboako garajeak erakusteko. Eskaerak egiteko epea ekainaren 11n bukatzen da (HAZen egin behar dira); 26.250 eurotik gora balio dute.
26.000 kilometroko ibilbidea laburtuko du Joanes Gibelalde abenturazale tolosarrak Amaia KZn, gaur, 19:30etik aurrera. Joanes Gibelalde tolosarrak 26.000 kilometroko bidaia egin zuen 2007 eta 2008 urteen artean, bizikletaz. 29 herrialde zeharkatu zitue...
Larunbatean, 20:15etik aurrera kontzertua eskainiko dute Illunbe eta Ibaiertz abesbatzek Donibaneko parrokian. Besteak beste, herri kantak, eta habanerak abestuko dituzte.
Herriko jaietako txekorradako kamisetako irudia aldatu egingo dute, eta horretarako lehiaketa jarri dute abian Kataxuloko kideek. Ekainaren 15ean aurkeztu beharko dira lanak Kataxulo Gaztetxian egingo duten bileran, 18:30ean. Irudiak gai hauek uztartu ...
Trintxerpek Aretxabaleta hartuko du larunbatean etxean, 16:30etik aurrera. Denboraldiko azken partida izango da zuri-urdinentzat Don Boscon, baita maila berean jokatzen duen Pasaiarentzat ere. Zuri-gorriek, baina, Rotetan dute partida, 18:00etan.
Etzi, hilaren 26an, Poxpolo ta konpainia pailazoak ariko dira Amaia KZn, 17:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan 4,80 euroan (3,70 euro 12 urtetik beherakoentzat). Martxa ikuskizuna aurkeztuko dute. Poxpolo pailazoak lagun b...
Herriarteko Txapelketan ordezkatuta egongo da Errenteria: Haur, Gazte eta Nagusien mailetan. Etzi, eskuz, Elgoibarren kontra jokatuko dute Fanderiako pilotalekuan, 17:00etan. Honako pilotariak izango dira: Fernandes-Mariñelarena (haurrak), Aizpuru...
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako piraguistek taldekako seigarren postua lortu zuten joan den asteburuan Ribadesellan (Asturias, Espainia) egin zuten Espainiako I. Maratoi Txapelketan. Ibai, Trabesia eta Maratoi Ligako bigarren proba puntua...
Irungo Udaleko Ingurumen Sailak eta Behemendi Landa Garapenerako Erakundeak antolatuta, Aiako Harria Parke Naturalean dauden gotorlekuak bisitatzeko joan den larunbatean egin behar zuten mendi irtenaldia atzeratu egin behar izan zuten, eguraldi txarrag...
Erretiratuen elkarteek urtean zehar egindako eskulanekin erakusketa osatu dute, eta maiatzaren 28tik ekainaren 1a arte ikusi ahal izango dira, Merkatuzarren, Jose Luis Caso aretoan. Hori 17:00etatik 20:00etara dago zabalik. Eskulanen artean, San Markok...
Datorren larunbatean eta igandean (ekainaren 2an eta 3an) R5 autoen konzentrazioa egingo dute Oiartzunen. Bi egunetarako egitaraua antolatu dute, baina aurrez izena eman behar da. Igandea da horretarako azken eguna, hilaren 27a. Helbide honetan eman da...