Lilatona berotzeko, Eneritz Seinekin mahai-ingurua egingo dute Antxon
Martxoaren 3an egingo dute 24. Lilaton lasterketa Donostian. Hori dela eta bilkurak egiten ari dira Pasaian, lasterketaren gainekoak azaltzeko eta parte hartzea sustatzeko. Hala, hilaren 16an Trintxerpen egindako batzarraren ondoren, hilaren 29an (asteartean) antxotarrek izango dute aukera probaren berri izateko, 19:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Bertan, Eneritz Sein sanjuandarrak bere esperientziaren berri emango du mahai-inguruan, eta Lilatoia, 20 urte martxan ikus-entzunezkoa ere ikusteko aukera izango da. Seinek iazko Lilatona irabazi zuen.