Antxoko etxe batetik beira zatiak eta teilak erori dira kalera. Azken egunetako haizetearen eraginez izan da gertakaria, eta ez da zauriturik izan. Pasaiako Udaltzaingoak zintarekin mugatu du zonaldea, kalterik izan ez dadin. Gainera, inguruan zeuden autoak ere kendu dituzte. Gure Zumardiak era Hamarretxeta kaleak bat egiten duten tokian izan da gertakaria, Banco Guipuzcoano-Sabadell banketxearen ondoan.