Antxoko autobus geltoki berrirako markesina eske
Pasaiako alkateak atzoko udalbatzarrean jakinarazi zuen Antxoko Molinao parkeko autobus geltoki berrian markesina edo estalpe bat jartzeko eskatu diola Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailari. “Hainbat herritarrek hori jartzeko eskatu digute, eguraldi txarra egiten duen egunetan babesik gabeko itxaron lekua delako”.