Hilabetero, film laburrak ematen dituzte Donostiako Guardetxean (Urgull mendian). Otsaileko saioa, otsailaren 15ean egingo dute 20:00etan, eta bertan Kote Camacho oiartzuarraren
Elkartea film laburra emango dute, doan.
Filmaren fotograma bat
Fikziozko, hamasei minutuko filma da
Elkartea eta lau lagunen istorioa kontatzen du:
“Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldi galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra, laguntza eskaintzearena izango da, hasieran behintzat. Benetako konpromisoaa hartzea ordea, ez da hain erraza izango”. Camachok idatzi du gidoia, eta zuzendu eta ekoitzi du.