Paco Rabanne gaia, xehetasun gehiago
Atzoko udalbatzarrean Amaia Agirregabiriak jakinarazi zuen Paco Rabannerekin udaleko kideek nahiz Herrera Herrirako ordezkariek lan agenda bat zehaztu zutela, “2014ean gauzatuko diren hainbat egitasmo aurten lantzeko”. Hala, Hendaian Pasaiako ordezkariek eta jostunak egindako bileraren datu gehiago azaltzen ari dira pixkanaka.