Urtero bezala, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko kanporaketa egingo dute Oiartzunen aurten ere. Bai Euskal Herriari taldeak antolatuta, otsailaren 9an izango da Girizia elkartean, 16:00etan.
Aurretik honako tabernetan eman daiteke izena, 20 euroren truke: Mirenen, Makutxon eta Amazkarren. Egunean bertan ere izango da apuntatzeko aukera, Girizian. Lehenengo laurek sariak jasoko dituzte, eta gainontzeko parte hartzaileen artean beste sari batzuk zozkatuko dituzte (kartelean).