Gurasoentzat ateak irekiko ditu bihar Haurtzaro Ikastolak
Datorren urterako matrikulazio epea ireki du Haurtzaro ikastolak otsailaren 8ra arte, eta bihar gurasoei ateak irekiko dizkie 16:45ean, ikastola barrutik ere ezagutu dezaten.
Interesa dutenek, bakarkako bilera eskatzeko aukera ere badute. Telefonoz dei dezakete, zuzendariarekin zita eskatu eta banakako bilera egin ahal izateko. Hauxe da zenbakia: 943 49 16 59 (08:00etatik 19:30era).