Langabeen batzarra: "Aplikatutako politikek hondaketa soziala ekarri dute"
Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak elkarretaratzera deitu ditu eskualdeko biztanle guztiak langabeziaren egoera salatzeko. Etzi bilduko dira 11:00etan, Beraungo Lanbideren bulegoaren aurrean, eta ondoren auzoko kaleetan manifestazioa egingo dute.
Langabeen batzarraren arabera, gobernuek aplikatutako politikek “hondaketa soziala” ekarri dute, eta “urtetik urtera gehiago nabarmentzen” joan da, “herritarren artean benetako zorigaitza ekarriz (suizidioak, etxe kaleratzeak, enpresa ugari ixtea…)”. Egoera horren aurrean “benetako aldaketa” bultzatu behar dela esan du, eta langabeziari erantzun egin behar zaiola. “Arazo larri hori beregain hartu behar dute erakunde guztiek udaletatik hasi eta erabakigune handietara arte”. Bien bitartean, lanpostu zuzenean etengabe galtzen ari direla esan dute, eta mugarik gabeko prekariotasuna dagoela.
Horri aurre egiteko Lanbideren funtzionamendu egokia bideratzea eskatu die euskal erakundeei, baita lanpostu duinak sortzea ere. Eta azkenik, eskubide sozial guztiak berreskuratzea, osasunean, hezkuntzan eta lan munduan.