Teknologia berrien ikastaroa egingo dute langabeentzat
Hondarribiko Udalak eta Bidasoa Bizirik erakundeak Community Manager ikastaro espezifiko bat antolatu du, herriko langabeentzat, Hondarribiko Enplegu eta Garapen ekonomikorako Hondarribia Abian Planaren esparruan.
212 orduko ikastaroa izango da, Lanbidek diruz lagunduta dagoena, eta “lan mundura esperientzia eta jakituriaz murgiltzeko beharrezko kontzeptuak erakustea da helburua”. Ostegun honetan, hilaren 21ean, ikastaroaren aurkezpena egingo da Arma Plaza Interpretazio Zentruan, 18:00etatik aurrera. Interesdunek hor izango dute informazio gehiago lortzeko aukera.
Ikastaroa Lanbiden izena emanda duten eta aurretik lan egin izan dutenei zuzentzen zaie, erdi eta goi mailako tituludunak, komunikazio, kazetaritza, marketing-a, humanitateak, enpresa kudeaketa, komertzial edo/eta esparru hauetan eskarmentuak duten langabetuentzat.
Udaletik adierazi dutenez, hirugarren sektoreak garantzia handia du hiriko ekonomian, “establezimenduen %80a gaiarekin loturikoak direlarik. Komertzio, hostalaritza eta turismo zerbitzuetako enpresak gehiengoak dira Hondarribian, eta online munduak duen garantiza ikusita antolatu da ikastaro hau. Online salmentaren alde egiten duten enpresak, turismo aldetik beti daude hobekiago kokatuak”.