Carlos Ormazabalen hitzaldia, etzi, Donibanen
Carlos Ormazabal aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatu izandakoak hitzaldia emango du etzi (maiatzak 9, osteguna), 19:00etatik aurrera Donibaneko zineman. Pasaiako EAJk antolatu du solasaldia. Hondakinen bilketa eta kudeaketari buruz hitz egingo du Ormazabalek, izan ere, aurreko legealdian Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren sustatzaileetako bat izan zen.
Pasaiako EAJk sanjuandar guztiak animatu ditu hitzaldira joatera, Ormazabalen iritzia “udaletxea aurkezten ari den ikuspegi partzialetik urrun” dagoelako. Aldi berean herritarrek euren iritzia emateko aukera izango dute.