Marea Alta Eguna ospatuko dute larunbat honetan
Beste urte batez, Marea Alta Eguna ospatuko dute etzi goizean Antxon. 10:00etatik aurrera erreka garbitzen ariko dira, auzolanean, herritarrak. Azokan egin dute zita. Hiru orduz ariko dira jardunean, eta ondoren, 14:30etik aurrera, sardina jatea egingo dute katuen plazako zubi berrian.