Pasaiako haur eta nerabeen eskubideei buruzko bideoa estreinatuko dute hilaren 13an
Pasaiako Udalak Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko Plana aurkeztuko du datorren asteko ostiralean, hilaren 13an, bideo batekin. Plan horren nondik norakoak zein dituen ezaugarri bereizgarriak azalduko dituzte emanaldian.
Bideoa, baina, ez dago guztiz bukatuta, eta emanaldi horretan hartuko dituzte azkeneko irudiak. Beraz, plana egiten aritu diren gizarte sareko eragileetako ordezkariak (udala, elkarteak, ikastetxeak…) izango dira bertan. Trintxerpeko Alkateordetzan izango da bideo emanaldia, 19:30etik aurrera.