Musikarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte asteburu honetan Pasaian. Horrela,
Musikaz Blairen egitarauaz gain, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bihar arratsaldean piano kontzertua emango du Fabio Alvarez Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etatik aurrera.
Etzi, berriz, Dantzari Txiki Eguna egingo dute goizean Antxon, 11:30etik aurrera. Arratsaldean, berriz, Trintxerpeko Gudarien Plazan Gipuzkoako Dantza Soltearen 58. ekitaldia egingo dute. 18:30ean hasiko da txapelketa, eta hamabost bikotek hartuko dute parte.
Donostian ere
Larunbatean bertan, Trintxerpeko Illunbe musika bandak kontzertua emango du Donostiako Cristina Enea parkean, 17:00etatik aurrera. Abesti herrikoiak joko dituzte Donostiako Aste Berdearen barruan. 19:30ean, berriz, Illunbe abesbatza Kursaalean ariko da, TKE Ligaren hamargarren urteurrenaren ospakizunetan.