Mutxikoak Oiartzunen
HELTA heldu tailerreko dantza taldekoen mutxikoen azken saioa egingo dute etzi (hilak 23). Soinueneako musikariek lagunduta, mutxiko dantzak dantzatuko dituzte Doneztebe plazan, 12:00etatik aurrera. Baserritarrez jantzita joango dira dantzariak eta saioa bukatuta Karrika auzoko Artaso elkartera joango dira bazkaltzera.