Bi musika gaualdi egingo dituzte Mogambon asteburuan
Musika dosi bikoitza eskainiko du Trintxerpeko Mogambo aretoak asteburu honetan. Horrela, bihar gauean, 21:00etatik aurrera, “musika dentso” gaualdia izango da, ondoko talde hauekin: Codo (Madril), Garuda (Madril), Thathiana Khankhana pasaitarrak eta Erroma donostiarrak.
Etzi, 21:30etik aurrera, honako talde hauek joko dute: Alacanteko Zombies & Diamonds (Rocking hardcore); Orioko Can’t Explain (Rock & Desert); Duas Semicolcheias Invertidas portugaldarrak (Instrumentala) eta Donostiako All Became Dust (metalcore).