Astarloza Taldeak irteera egingo du Tourrera, datorren asteburuan
Astarloza Taldeak, txirrindulari sanpedrotarrak parte hartzen duenero bezala, irteera egingo du Frantziako Tourrera aurten ere. Ohi bezala, Piriniotara joango dira. Grande Boucle-a asteburu honetan iritsiko da mendikate horretara. Txirrindulariaren zaleak ostiral arratsean (20:00etan) irtengo dira San Pedroko autobus geltokitik. Larunbatean Ax 3 Domaines mendatean bukatuko duten etapa zein igandean Bigorrako Bagneresen bukatuko dena ikusiko dute.
Hainbat ekitaldi
Larunbatean bazkaria egingo dute karpan, bakoitzak eramandako janariarekin. Etapa ikusi ondoren, taldeak muntatutako karpan musa, musika eta beste hainbat gauza egingo dituzte. Igandean, berriz, hamaiketakoa jan ondoren, dena jaso eta etapa ikustera joango dira. Bukatzean itzuliko dira San Pedrora.
Izena emateko 635 70 92 78 edota 619 64 61 06 telefono zenbakietara deitu beharko da. Bidaiak 60 euro balio du, eta prezioaren baitan larunbateko zein igandeko hamaiketakoa zein larunbateko afaria sartuko dira. Asteburuko edaria (sagardoa, ura, ardoa eta garagardoa) ere prezioaren baitan dago.
Ostiraleko afaria zein larunbateko eta igandeko bazkaria eraman beharko du bakoitzak, baita zakua eta denda ere. Autobus bakarra aterako da.