Inoiz baino jende gehiagok hartu du parte Itsas Mendiren ibilaldi neurtuan
Itsas Mendik inoizko bikotekako martxa neurturik arrakastatsuena egin zuen igandean. Elkarteak jakinarazi duenez, guztira 178 lagunek hartu zuten parte Donibanetik atera, Jaizkibel mendian zehar ibili eta barrutian bertan bukatu zen martxan. 41 bikotek egin zuten ibilbide luzeena eta 38k motzena. Gainera, gero eta guraso gehiagok hartzen du parte euren seme-alabekin ibilbide motzenean.
Martxa luzeeko lehen bi bikoteak honakoak izan ziren: Xatur Telletxea eta Marian Garmendia, eta Juan Mari eta Mikel Etxabe aita-semeak. Bi bikote horiek zein motzena denbora gutxienean egin zuten bi bikoteek jaso zuten saria.
Sari banaketan plazan jende ugari egon zen, eta ondoren egin zen barrikotean giro ona egon zen, baita arratsaldean egin zituzten hainbat jolasetan ere.