Oiartzungo pilotariek gaur aukeratuko dute materiala

Herriarteko Txapelketaren eskuko finala gerturatzen ari da eta bi taldeek, Oiartzunek eta Tolosak, material hautaketa zein entrenamendu saioak izango dituzte Donostiako Atano III.ean, finaleko tokian bertan.Tolosak atzo izan zuen entrenamendu saioa eta gaur pilotari oiartzuarren txanda izango da. Material hautaketa ere gaur egingo dute.

Finala igande honetan izango da, 10:30ean.

Finala ikusteko sarrerak
Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai Madalensoron, Oiarpe taldearen lokalean. 19:30etik 21:30era bitarte eros daitezke 5 eta 10 euroren artean, tokiaren arabera.

Oiarpek, bestalde, herri bazkaria antolatu du iganderako. Interesdunek Oiarperekin jarri behar dute harremanetan 943 49 16 90 telefono zenbakira deituta.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend