Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak, San Fermin Jaien harira, antxotarrak eta Pasaiako barrutia bisitatuko dutenak ohartarazi ditu aparkalekuetan hainbat aldaketa egingo dituztela jaiak bitartean. Bihar (osteguna) hasiko dira festak, eta astelehenean bukatu. Honakoak dira, puntuka, aldaketa horiek:
- Luzuriagako eremuan karruselak jarriko dituzte, baina bertako aparkalekuaren zati bat (erdia gutxi gorabehera) autoak aparkatzeko baliagarri izango da, karruseletako langileen bizilekuak ez dituztelako bertan jarriko.
- Aparkaleku horietarako sarrera Eskalantegi kalean jarri dute, Luzuriagako etxebizitza berrien ondoko kale urbanizatutik.
- Molinao errekaren ondoan aparkaleku bat egokitu da, frontoi berriko eta parke berriko lanen ondoan. Hara autoak Oarso kaleko zubitik sartuko dira, eta Beissierreko zubitik atera.
- Usozko aparkalekuetako ordutegia mugatua izango da: uztailaren 5eko 15:00etatik, uztailaren 8ko 08:00etara aparka daiteke bertan.