Tuperraren kanpainaren lehen erosketa txartelak zozketatu dituzte

Oiartzuarrak hasi dira pixkanaka tuperrak erabiltzen erosketak egiteko. Arrandegi eta harategi jakinetan tuperrarekin erosketak egitea, gainera, sariak dakartza eta horren haritik lehenengo erosketa txartelak zozketatu ditu dagoeneko udalak.Maritxu arrandegian 112 zenbakia izan da saritua; Izaro arrandegian 166; Zalakain harategian 14; Lizar harategian 19; eta Martin harategian 4. Saridunek 20 euroko txartelak eskuratuko dituzte.

726 zenbaki
Ekainaren 10ean jarri zuten martxan kanpaina eta ordutik 726 zenbaki banatu dituzte bost komertzio horietan. Erosketa-txartelak abendua bitarte banatuko dituzte eta zozketa hilero egingo dute. Gainera, bi hilean behin 50 euroko txartelak zozketatuko dituzte.

Tuperrak oraindik jaso ez dituztenek aste hau izango dute horretarako aukera. Atez Ateko Informazio Bulegora jo behar da tuperrak jasotzeko, ostirala bitarte 08:00etatik 15:00etara.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend