Molinaoko Kampsa II.a gunean Kampsa Bowl Festen laugarren ekitaldia antolatu dute larunbaterako. Egun osoko egitaraua izango du. 12:00etatik 15:00etara skate txapelketa egingo dute bertan, hamasei urtetik beherakoentzako. Arratsaldean (16:00etatik 20:00etara) helduen txanda iritsiko da.
Kampsa eremuaren hogei urteen historia jasotzen duen
dokumentala (
Kampsa 20 años) estreinatuko dute gauean, 22:00etatik aurrera. Jaialdia hiru talderen kontzertuarekin itxiko dute. Hiru talde izango dira bertan: Adelit@s (punk; Portland, AEB), Bar Remigio (Bad Religionen bertsioak, Lasarte-Oria) eta Yaw (screamo; Donostia). Ondoren, Dj Naturistak eta Dj Azzidok pintxatuko dute. Ekitaldi guztiak dohainik izango dira, eta garagardoa euro bakarrean eros ahal izango da.