Girizia mendi taldeak Laurzat (Lescun)-Linza mendi irteera prestatu du asteburu honetarako. 7-8 orduko ibilaldia da.Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik abiatuko dira uztailaren 13an, 16:30ean. Gaua Lescuneko aterpetxean pasako dute batzuek (18 lagunek) eta gainontzekoek kanpin dendatan. Hurrengo egunean, uztailaren 14an, ekingo diote martxari. Ia hamazazpi kilometroko ibilbidea da egingo dutena, zazpi-zortzi ordutan egitekoa (atsedenak barne). Lescun-Petratxema lepoa-Linza izango da ibilbidean egingo dutena.
Izena emateko
Interesdunek izena aldez aurretik eman behar dute Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
on-line. Irteeraren prezioa 50 eurokoa da (autobusa, kanpina eta gosaria barne). Afaria nahi izanez gero, 14 euro gehiago ordaindu behar da izena ematerakoan.