Oiartzungo zikloturistak hurbilduko dira gaur Oiartzun Irratira
Gaur Oiartzungo Irratiko Frantziako Tourrean hainbat gonbidatu izango dituzte estudioan, Oiartzungo zikloturistak. Batetik, Girizia zikloturista taldeko kide Xabier Izagirre eta Joxean Mitxelena; eta bestetik, Lartaun zikloturista taldeko kide Bibiano Arbelaitz.Ostiralean ere bizikleta kontuak izango dituzte hizpide irratian. Miguel Mari Lasa Oiartzungo txirrindulari ohia izango da.
Gaurko eta ostiraleko saioa 13:15ean hasiko da eta errepikapena 20:30ean izango da.