Euskal Herriko mendiko bizikletako kirolaririk onenak bihar bilduko dira Oiartzunen. Giriziako txirrindularitza sailaren ekimenez, Oiartzungo Sari Nagusia-Open Euskadi BTT XCO proba izango dute jokoan bederatzi kategoriatako kirolariek, modu olinpikoan. Hau da, zirkuitu itxi bati, 5,5 kilometrokoa, hainbat itzuli eman beharko dizkiote partaideek, kategoriaren arabera. 17:00etan hasiko da proba, eta izena emateko aukera 15:30ean zabalduko dute. Aldez aurretik ere eman daiteke izena, Euskal Txirrindularitza Federazioaren webgunean (
www.fvascicli.com).
Haurren, kadeteen (neskak eta mutilak), juniorren, 23 urtez azpikoen, elitekoen (emakumeak eta gizonak), master 30koen eta master 40koen lehiak izango dira herrian, eta herriko sari nagusia izateaz gain, Euskadiko Open BTT XCO lehiaketaren zazpigarrena da —zortzi proba dira denera—.
Proba Doneztebe plazatik abiatuko da, eta helmuga Urkabe mendiaren orubean jarriko dute, bertatik joango delako 5,5 kilometroko zirkuituaren zatirik handiena. Sariak kategoria bakoitzeko lehen hiruentzat izango dira